Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Tasa eta zergak: salbuespenak (ibilgailuak…) Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Diru-bilketa

Santa Fe kalea, 18 20247 Zaldibia
Tlf.: 943880357 Fax: 943885043
bulegoa@zaldibia.eus

Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 15:00etara

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren inguruko 14/1989 Foru Arauaren 2.1 artikuluaren a) – g) paragrafoetan jasotakoak, Tokiko Zerga Sistema berritzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauaren 4. artikuluak aldatua hura, honako hauek besteak beste:
 
I. Ibilgailuen Araudi Orokorraren II. eranskinaren A letrak aipagai dituen mugikortasun murriztuko pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartua hura, ezintasuna duen pertsonaren izenean matrikulatuak.
 
II. Era berean, salbuetsita egongo dira 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak berek soilik erabiltzeko. Salbuespen hau aplikatuko zaie zirkunstantzia horiek mantentzen diren bitartean, ezintasuna duten pertsonek gidaturiko ibilgailuei bai haiek garraiatzeko erabiltzen direnei.
Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko haien onuradun diren subjektu pasiboei ibilgailu bat baino gehiagorengatik aldi berean.
Letra honetan xedaturikoaren ondorioetarako, ezintasuna duten pertsonatzat hartuko dira honako hauek:
 
* 100eko 33ko ezintasun maila edo handiagoa eta 100eko 65 baino txikiagoa onartua duten pertsonak, mugikortasun murriztu egoeran daudenak, halakotzat harturik elbarritasun maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeko prozeduraren inguruko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskin gisa doan baremoaren A, B edo C letretan deskribaturiko egoeretakoren batean daudenak, edo arestian aipaturiko baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
 
* 100eko 65eko ezintasun maila edo handiagoa duten pertsonak.
 
1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskin gisa doan baremoan A letrarekin kalifikaturiko mugikortasun murriztu egoeran dauden aurreko bi kasuetan sartzen diren pertsonei ez zaie aplikatuko 14 zaldi fiskalen muga, baldin eta aulki gurpilduna erabiltzeko egokitua badago ibilgailua.
Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren fotokopia aurkeztuko da egoera hori egiaztatzeko.
 
Honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Ezintasuna duen pertsonaren NANaren fotokopia.
- Ezintasun ziurtagiri eguneratua (Gipuzkoako Foru Aldundian eskatu 943 112611 telefonora deituta).
- Ibilgailuaren Aseguru Polizaren fotokopia, ibilgailu horren ohiko gidaria zein den adierazita.(Aseguruaren ordainagiriak ez du balio).
- Ibilgailuaren erabilera esklusiboaren zinpeko adierazpena.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa (aulki gurbilduna erabiltzeko egokitua badago ibilgailua).
 
III. Guraso aginte, tutoretza edo kuradoretza arrazoiengatik %65eko ezintasun maila edo handiagoa duen pertsonaren bat beren kargura dutela egiaztatzen duten titularren ibilgailuak. Ibilgailu bat baino gehiagoren titularrak badira, bati bakarrik aplikatuko zaio salbuespena.
Honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Ezintasuna duen pertsonaren NANaren fotokopia
- Ibilgailuaren titularraren NANaren fotokopia.
- Ezintasun ziurtagiri eguneratua.
- Ibilgailuaren erabileraren helburuaren zinpeko adierazpena.
- Harremana egiaztatzen duen dokumentua (Guraso agintea, tutoretza edo kuradoretza).
 
 
2.-Nekazaritza Ikuskapen Kartila duten traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzarako makineria.
 
Honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen Ziurtagiriaren fotokopia.
- Nekazaritzako makineriaren Inskripzio Kartilaren fotokopia edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Ingurumen Sailaren Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean alta emana duela egiaztatzen duen agiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina.
 
 
Salbuespen hauek eskaera egin den zerga denboraldiaren hurrengotik aurrera izango dituzte ondorioak. Halaz ere, matrikulazio berriko ibilgailuek 2 hilabeteko epea izango dute Trafiko Buruzagitzan Alta ematen zaien egunetik aurrera, gauden urtean ondorioak izango dituen salbuespena eskatzeko.
 
Behin salbuespena eman ondoren, pertsona onuradunak ibilgailua aldatzen badu, berriro eskatu beharko da salbuespena, eta aurreko ibilgailuari baja eman diola egiaztatzeko Trafikon eginiko agiria aurkeztuko du gainera. Hurrengo ekitaldian aplikatuko da ibilgailu berriarentzako TMIZaren salbuespena, ematen bada eta matrikulazio berriko ibilgailua ez bada, gauden ekitaldian jada eman baitzitzaion salbuespena jatorrizko ibilgailuagatik.
  • Instantzia
    Derrigorrezkoa
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulego bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Instantzia

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

DOCP0088.DOC

Ayto78