Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Lizentzia: instalazioa jartzeko obrak Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Honako hauek egitea behar izanez gero, izapide hau egin behar duzu: hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-igogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak, eta obrako bestelako lagungarriak bide publikoan jarri, eta obra partikularrentzako zangak gune publikoetan irikitzea

Hirigintza

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943880357 Fax: 943885043 bulegoa@zaldibia.eus

Beharrezko dokumentazioa:
Kasuz kasu aurkeztu beharreko agiriak
* Tutu-erako aldamioak:
7 m edo gutxiagoko altuerakoak:
- jartzailearen krokisa, oineko eta aurretiko ikuspegien planoak jasoz.
7m-tik gorako altuerakoa bada:
- aldamioa jartzeko proiektua (bi ale), teknikari eskudun batek sinatua eta bere lanbide elkargoak ikuskatua
- erantzukizun zibileko asegurua. 601.012,10€ gutxienez.
30 m baino gehiagoko altuera badu, goian adierazitako guztiari, honako hau erantsi beharko zaio:
- kalkulu memoria.
 
* Zama jasogailua:
- teknikari eskudun batek egindako proiektua (bi ale) eta bere lanbide elkargoak ikuskatua.
- erantzukizun zibileko asegurua. 601.012,10€ gutxienez
Horrelako elementuak jartzeko, Obretako Jasogailuen Araudian, Makinen Segurtasun Araudian, Behe Tentsioko Instalazio Elektro-teknikoen Araudian eta indarrean dauden gainontzeko lege-arauetan jasotakoa bete beharko da.
 
* Dorre itxurako garabiak:
- dorre garabia jartzeko proiektu teknikoaren bi ale, teknikari eskudun batek egina, eta bere lanbide elkargoak ikuskatua
- garabi-besoak gehienez eraman dezakeen zama, bere luzera eta eragin arloa, eta oinezkoak eta ibilgailuak babesteko hartuko diren neurriak
- erantzukizun zibileko asegurua. 601.012,10€ gutxienez.
Horrelako elementuak jartzeko, Obretako Jasogailuen Araudia, Makinen Segurtasun Araudian, Behe Tentsioko Instalazio Elektro-teknokoen Araudian eta indarrean dauden gainontzeko lege-arauetan jasotakoa bete beharko da.
 
* Haga gaineko plataforma jasotzaile motordunak:
- teknikari eskudun batek egindako proiektua eta bere lanbide elkargoak ikuskatua.
- erantzukizun zibileko asegurua. 601.012,10€ gutxienez.
Plataforma jasotzaile motordunak jartzeko, Obretako Jasogailuen Araudian, Makinen Segurtasun Araudian, Behe Tentsioko Instalazio Elektro-teknikoen Araudian eta gai horri buruzko gainontzeko legeetan ezarritakoa bete beharko da.
 
* Materialak jaso eta jaisteko beste bitarteko batzuk:
- Aparailua non etanola jarriko den zehazten duen eta oinezkoak eta ibilgailuak babesteko neurriak agertzen dituen krokisa.
- proiektu teknikoa (bi ale), kasuz kasu, ordenantzaren arabera.
- erantzukizun zibileko asegurua. 601.012,10€ gutxienez.
Elikatze elektrikoa badute, Obretako Jasogailuen Araudian, Makinen Segurtasun Araudian, Behe Tentsioko Instalazio Elektro-teknikoen Araudian eta indarrean dauden gainontzeko lege-arauak ere bete beharko dira.
 
* Masa-siloak:
- siloa non egongo den eta haren neurri eta pisua definitzeko krokisa.
- erantzukizun zibileko asegurua. 601.012,10€ gutxienez.
Makinen Segurtasun Araudia, Behe Tentsioko Instalazio Elektro-teknikoen Araudia eta indarrean dauden gainontzeko lege-arauak bete beharko dira.
 
* Edukiontziak:
- ezartzeko modua eta, beharrezkoak izanez gero, oinezkoak babesteko neurriak agertzen duen krokisa.
 
* Zangak:
Zanga: < 25 m
- planta krokisa krokisa eta zanga osoaren sekzio tipoa
- zangak eragindako zoladuraren argazkiak
Zanga: > 25 m
- > 25 m-ko zangetarako proietktu teknikoa, ondokoak jasota:
- oroitidazki deskribatzailea
- Ondoko planoak: trazatuaren planta, zangaren sekzio tipoa, kutxetak eta eragindako zerbitzuak.
- Herrilanaren aurrekontua
- zangak eragindako zoladuraren argazkiak
- sarearen jabe den enpresaren egiaztagiria, halakorik izanez gero.
 
* Ez dago baimenduta obra materialak jasotzea edo obra-hondakinak jaistea obrako ibilgailu lagungarri bidez.
* Ez dago baimenduta obra-hondakinak ateratzeko hodirik bi publikoari eragina sortuta jartzea.
* Goian adierazitako okupazio guztiek, 1215/97 eta 1627/97 errege dekretuetan xedatutakoa,hala nola hirigunean irigarritasun alorrean indarrean dagoen legeria ere bete beharko dituzte.
  • Instantzia
    Derrigorrezkoa
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulego bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Instantzia

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

DOCP0088.DOC

Ayto78