Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Lizentzia: jarduera sailkatua Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Sailkatutako jarduerak irekitzeko baimena lortzea.

Hirigintza

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943880357 Fax: 943885043 bulegoa@zaldibia.eus

-Contra la liquidación Recurso de Reposición ante Alcaldia
-Recurso Contencioso-Administrativo conta la Reolución
-Recurso de Reposición contra la liquidación

Jarduera legeztatzeko proiektua idazterako orduan, komenigarria da bezeroak kontratatu duen teknikaria Udaleko teknikariarekin harremanetan jartzea; horrela, proiektu horretan jaso beharreko edukiei buruzko irizpideak zehaztu ahal izateko.
 
*Obra egon ezkero, obra lizentzia eskatu beharko da.
 
Jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda:
A) Jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.
1.- Erauzketa-jarduerak.
2.- Instalazio nuklearrak eta erradiaktiboak.
3.- 100 kW-etik gorako potentzia instalatua duten argindarra ekoizteko instalazioak.
4.- Industriak, oro har.
5.- Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.
6.- Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.
7.- Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).
8.- Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.
9.- Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gora badute.
10.- Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.
11.- 500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak, urtebete baino gehiago iraungo badute; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.
12.- Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.
13.- Arrain-haztegiak.
14.- Abere-hiltegiak.
15.- Dantza-sala, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.
16.- Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
- 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.
- Lau ohmeko karga estandarrerako 50 wattetik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa izatea.
17.- 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.
18.- Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak, bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.
19.- Errauste-labeak.
20.- Lege honen 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak.
 

Instantzia

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

DOCP0088.DOC

Ayto78