Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Zaldibar antzokia erabiltzeko eskaera Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Kultura

Zaldibar antzokia
Santa Ana 2
20540 Eskoriatza

Zaldibar antzokia, oro har, ondorengo ordutegi honen barruan erabili ahal izango da:

- Igandetik ostegunera: 10:00 – 23:00
- Ostiral, larunbat eta jai bezperatan: 10:00 – 01:00

Zaldibar antzokia kultura ekintzak, jardunaldiak, batzarrak eta abar egiteko antzokia da.
Ekimen horiek Udalak berak zuzenean edota kultura mahaiarekin nahiz beste elkarte edo enpresaren batekin batera antolatutakoak izango dira, eta baita irabazi asmorik gabeko herriko talde, elkarte edo entitateek antolatutakoak ere, betiere, Udalak horrela onartuko balu eta Udalak berak adierazietako baldintzetan.
Bestelako talde, elkarte zein enpresak antolatutako ekimenak ere egin ahal izango dira Udalak eskaera aztertu eta baimena ematea erabakiz gero, Udalak jarritako baldintzetan.
 
Erabiltzeko modua
Antzokia erabili ahal izateko idatziz egin beharko da eskaria eta Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu izenpetuta, gutxienez ekitaldia baino 15 egun natural lehenago, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik. Eskariak idatziz erantzungo dira, gehienez ere bost laneguneko epean.
 
Eskaera aurkezteko epea  aldatu daiteke  interesdunak horrela eskatzen badu, eta kultura batzorde informatzaileak  edo zinegotzi arduradunak antzokian egin beharreko ekintzak gizartearen interesekoak edo onura publikorako izateagatik horrela proposatzen badu.
 
Eskaera aurkeztearekin ulertuko da eskatzaileak araudia ezagutu eta onartzen duela, eta araudia betetzeko konpromisoa hartzen duela.
 
Uzte edo lagatzearen baieztapena.
 
Antzokia erabiltzeko eskabideen aurrean Kultura batzordeburuak proposamena egingo dio Alkateari edo horrek eskuordetutako organoari; eta hartutako erabakia idatziz jakinaraziko zaio eskatzaileari.
Bertan, eskaera onartzen bada, antzokia erabiltzeko baldintzen, ordutegiaren, eta bestelakoen berri jasoko du eskatzaileak.
Zaldibar antzokia ez balego libre eskatutako egunean, ekitaldirako aurreikusten den jende kopuruak horrela eskatzen duenean edo antzokian egin gura den jarduera beste udal ekipamendu batean egin daitekeela uste bada, zinegotzi arduradunak beste areto egokiago batera eraman ahal izango du ekitaldia.
Baimendutako ekintza Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituen 4/1995 Legearen (edo etorkizunean lege hori ordezkatzen duen legearen) menpe badago, lege horrek dioena ere bete beharko da, eta betetzen ez bada indarrean dagoen legeari jarraituz zigortuko da.
Erabileragatik ordaintzea.
 
Antzokia erabili ahal izateko udal baimena eskuratzeko, besteak beste, dagokion tasa ordaindu beharko da, udal ordenantza fiskaletan jasotakoaren arabera.  Tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira irabazi asmorik gabeko herriko talde, elkarte edo entitateak.
Beranduenera ekitaldiaren eguna baino astebete lehenago egin beharko da ordainketa Udal Diruzaintzan.
Ordainketa ez bada egiten epe horretan, baimena bertan behera geratuko da, eta Udalak kalte-ordainak eskatzeko eskubidea izango du.
Ordaintzeko epeak aldatu daitezke  interesdunak aurrez horrela eskatzen badu, eta kultura batzorde informatzaileak antzokian egin beharreko ekintzak gizartearen interesekoak edo onura publikorako izateagatik horrela proposatzen badu.
  • Eskaera orria
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulego bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Eskabidea

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

docP3133-02.doc

Ayto34