Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Kirol instalazioak erabiltzeko eskaerak Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Eskaera aldez aurretik eginda, herriko kirol instalazioak erabili ahalko dira bilerak, hitzaldiak, erakusketak… egiteko.

KIROLAK


Manuel Muñoz kiroldegia
Intxaurtxueta z/g, 20540 Eskoriatza
Tel.: 943 71 53 28
kirolak@eskoriatza.eus


Astelehenetik ostiralera: 7:30 – 21:00
Larunbatak: 9:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Igandeak: 9:00 – 13:00

 
KIROL INSTALAZIOAK:
     - Joseba Iñurrategi pilotalekua
     - Manuel Muñoz kiroldegia
     - Olaeta pilotalekua
 
UDAL KIROL INSTALAZIOETAN EGIN DAITEZKEEN JARDUERAK:
Egingo diren jarduerak nagusiki kirolaren arlokoak, kulturalak, artistikoak, hezkuntzakoak, soziokulturalak edo aisialdikoak izango dira:
     - Ikastaroak, tailerrak, seminarioak.
     - Hitzaldiak, biltzarrak.
     - Kontzertuak, entzunaldiak.
     - Ikus-entzunezkoen emanaldiak.
     - Antzerki edo dantza emanaldiak.
     - Erakusketak.
     - Aurkezpenak.
     - Ekitaldi politikoak.
 
Instalazioen garbitasuna eta material antolaketa errespetatu egin behar dira, eta guztia topatzen den bezala laga behar da. Kiroldegiko kantxa erabiltzen denan, lurra babestu behar da beti, eta eskatzailearen ardura izango da goma-babesgarriak jartzea eta kentzea.
 
INSTALAZIOA ERABILTZEKO BAIMENA LORTZEKO, NORK IZANGO DU LEHENTASUNA?
Erakundeei edo partikularrei baimena eman baino lehen, lehentasuna izango dute beti Eskoriatzako Udalak antolatutako edo babestutako jarduerek.
Elkarte edo taldeei gelak edo aretoak lagatzerakoan, lehentasuna izango dute Eskoriatzan egoitza duten edo antolatuta dauden kirol elkarte eta taldeek, beti ere Joseba Iñurrategi pilotalekuan pilota elkartekoak lehentasuna izango dutelarik.
 
ESKAERAK:
  - Instalazioak erabiltzeko eskaera-orriak kiroldegian aurkeztu beharko dira.
  - Eskaera aurkezteko epea: urte guztia, ekintza baino astebete lehenago.
  - Baieztapena: baieztapena jasotakoan egongo da gordeta gela.
 
TARIFAK:
                                                                 Erroldatuak                              Ez erroldatuak
ALOKAIRUAK (ordubete)            Argi gabe  - Argiarekin              Argi gabe  -  Argiarekin
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kiroldegiko kantxa                         35,00 €     -    40,00 €                  40,00 €     -     45,00 €
Kiroldegiko kantxa (egun osoa)           1.000,00 €                                    1.000,00 €
Kiroldegiko kantxa (egun erdia)             600,00 €                                       600,00 €
Minifrontoia                                                   5,00 €                                         5,00 €
Pilotalekuko kantxa                          5,00 €     -    10,00 €                    7,00 €     -     12,00 €
Pilotalekuko gimnasioa                                20,00 €                                       20,00 €
Igerilekuko kale bat                                      50,00 €                                       50,00 €
Igerileku osoa                                             200,00 €                                      200,00 €
 
  • Eskaera orria
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulego bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Eskabidea

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

docP3357-03.doc

Ayto34