Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Ibarraundiko aretoak erabiltzeko eskaerak Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Kultura eta giza izaera duten elkarte eta pertsonek Ibarraundi Museoko aretoak erabili ahal izango dituzte bilerak, hitzaldiak, erakusketak… antolatzeko. Norbanakoek ere erabili ahal izango dituzte ezkontza eta hileta zibilak egiteko.

MUSEOA, GARAPENA, TURISMO


Intxaurtxueta z/g, 20540 Eskoriatza
Tel.: 943 71 54 53 - Faxa: 943 71 54 53
ibarraundi@eskoriatza.eus


Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
Aldi baterako erakusketak daudenean, baita arratsaldez ere:
- Azaroa-martxoa: 17:00-19:00
- Apirila-urria: 18:00-20:00

IBARRAUNDIN EGIN DAITEZKEEN JARDUERAK:
Egingo diren jarduerak nagusiki kulturalak, artistikoak, hezkuntzazkoak, soziokulturalak edo aisialdikoak izango dira:
- Antzerki edo dantza emanaldiak.
- Kontzertuak, entzunaldiak.
- Ikus-entzunezkoen emanaldiak.
- Ikastaroak, tailerrak, seminarioak.
- Hitzaldiak, biltzarrak.
- Erakusketak.
- Aurkezpenak.
- Ekitaldi politikoak.
- Hileta zibilak.
- Ezkontza zibilak
 
Ezkontzetan ezin da konfetirik, arrozik eta antzekorik bota, zorua hondatzeaz gain garbitasun lanak ere zailtzen dituelako. Botaz gero, jaso egin beharko da.
 
ESKAERAK:
- Gelak erabiltzeko eskaera orriak Ibarraundin bertan aurkeztu beharko dira.
- Eskaera aurkezteko epea: urte guztia, ekintza baino astebete lehenago.
- Baieztapena: baieztapena jasotakoan egongo da gordeta gela.
 
TARIFAK:
- Erabilera publikoa (hiletak eta irabazi asmorik gabeko erakundeen ekintzak):  doan.
- Erabilera pribatua (ezkontzak eta irabazi asmoa duten erakundeetako ekintzak): 100 €
 
NORK IZANGO DU LEHENTASUNA?
- Erakundeei edo partikularrei baimena eman baino lehen, lehentasuna izango dute beti Eskoriatzako Udalak antolatutako edo babestutako jarduerek.
- Elkarte edo taldeei gelak edo aretoak lagatzerakoan lehentasuna izango dute Eskoriatzan egoitza duten edo antolatuta dauden elkarte eta taldeek.
  • Eskabidea
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulego bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Eskabidea

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

docP3311-01.doc

Ayto34