Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Diru laguntzak: merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko eta hobetzeko Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

- Establezimendak irekitzeko diru laguntzak (indarrean)
- Errotuluak eta irudi korporatiboa

MUSEOA, GARAPENA, TURISMO


Intxaurtxueta z/g, 20540 Eskoriatza
Tel.: 943 71 54 53 - Faxa: 943 71 54 53
ibarraundi@eskoriatza.eus


Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
Aldi baterako erakusketak daudenean, baita arratsaldez ere:
- Azaroa-martxoa: 17:00-19:00
- Apirila-urria: 18:00-20:00

ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO DIRU LAGUNTZAK
 
 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2017/12/31
 
Oinarri hauen helburua da merkatal edo zerbitzu establezimendu bat irekitzeko lokal hutsak alokatzeko edo erosteko diru laguntzak ebaluazio bakoiztu erregimenean emateko prozedura arautzea.
Diru laguntza jaso al izateko, betiere, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira. Bi diru laguntza mota ezarri dira:
- Alokatutako lokalak:
 
1. urtean – alokairu-kostuaren % 30 onartuko du Udalak eta gehienez 200 € hileko.
2. urtean – alokairu-kostuaren % 20 onartuko du Udalak eta gehienez 100 € hileko.
BEZa ez da diruz lagunduko.
Udalak emango duen diru-laguntza alokairua ordaintzeko izango da, gehienez ere, 24 hilabetetan.  
- Lokala erosteko:
Katastro-balioaren % 2a, eta gehienez, 2.000 €
 
 
 
ERROTULUAK ETA IRUDI KORPORATIBOA
 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2017/12/11
 
Oinarri hauen helburua da diru laguntzak ematea norgehiagokarik gabeko erregimenean Eskoriatzako merkataritza eta ostalaritza hobetu, sustatu eta dinamizatzeko jarduerak finantzatzeko.
Egun dauden edo irekiko diren merkataritza edo ostalaritza establezimendu bakoitzeko ondoren zehaztuko diren jarduerak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betez gero eta 2016ko abenduaren eta 2017ko azaroaren artean egindakoak badira.
Diruz lagunduko diren jarduerak:
v Errotuluak jartzea: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
v Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.
 
  • Eskaera orria (I. eranskina)
  • Nortasun Agiri Nazionalaren edo identitate fiskalaren txartelaren kopia
  • Banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako agiria, ziurtatzeko bere izenean kontu korronte bat duela
  • Gizarte Segurantzarekiko, Foru Ogasunekiko eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketak egunean dituela dioten ziurtagiriak
  • Beste erakunde edo organismo batzuei egindako diru laguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak jasotzen dituen zinpeko aitorpena
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren diru laguntzak jasotzeko debekuetatik batean ere ez egotearen zinpeko adierazpena. (II. eranskina)
  • Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena
  • Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean)
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulego bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Establezimenduak irekitzeko laguntzak

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskaera betetzeko gida

Establezimenduak irekitzeko laguntzen oinarriak.

pdfP3475.pdf

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

docP3493.doc

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Tramitazio elektronikoa hasi

Eskaera betetzeko gida

Oinarriak onartzeko diktamena.

pdfP3495.pdf

Eskabide orria

Dokumentua deskargatu eta bete ezazu. Gero telematikoki erregistratu dezakezu edo udaletxean eskura eman jendearen arreta ordutegian.

docP3369-01.doc

Ayto34