Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Biztanle errolda: alta Tramitación mediante usuario y contraseña Tramitación mediante tarjeta de firma electrónica Tramitación en ventanilla Trámite no gestionado por el Ayuntamiento

Eskoriatzako udalerrian erroldatzeko tramitea da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik beste udalerri bateko erroldan baja ematea, hori udal honek gauzatuko du tramitazio guztia egindakoan.
Tramite hau norberak egin beharrekoa da eta udaletxeko Harrera zerbitzuan egin daiteke soilik.

HARRERA ZERBITZUA


Fernando Eskoriatza plaza 1, 20540 Eskoriatza
Tel.: 943 71 44 07 - Faxa: 943 71 40 42
udala@eskoriatza.eus


Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:30
Abuztua: 10:00-13:00

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.- Nortasuna egiaztatzeko dokumentazioa: nortasun agiria, pasaportea edo egoitza baimena (AIZ- Atzerritarren identifikazio zenbakia). Adingabeen kasuan, "Familia Liburua" eta "Gurasoen erantzukizunpeko aitorpena, adingabeko emantzipatugabeak udal-erroldan izena emateko edo helbidea aldatzeko".
2.- Etxebizitzaren okupazio erregimena egiaztatzeko dokumentua:
          - Etxea jabetzan izanez gero: jabetza eskritura
          - Alokairu kontratua izanez gero: maizterraren izenean eta indarrean dagoen alokairu kontratua.
          - Alokairua kontratu barik izanez gero:
                    * Erroldatzeko baimen inprimakia, etxe-jabeak bete eta sinatuta.
                    * Jabearen NAN kopia.
                    * Etxebizitzaren eskrituren kopia.

Ayto34